XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kosta inguruan azterketarik egin ahal bada egingo dugula ziur egon; baina lurbarneratzeak heriotza ekarriko digu.

- Ezazue ahantzi maorien mende erori den europarrik ez dela bizirik irten.

- Neuk animatu zintuztedan Panpak eta Australia bera ere zeharkatzera, baina Zelanda Berri-a oso ezberdina da.

Solas hartan aurkitu zuen frantses jakintsuak lurralde haiek aztertzea joan ziren esploratzaileek jasan behar izan zituzten oinazeak kondatzeko une egokia.

- Mangles eta Mac Nabbs-ek iraun zuten denboralditxo batez Paganel-en bakar hizketa entzuten, baina buka ezineko historia hartaz asperturik, untzi gainera aldegin zuten.

Sei egun ur gainean eta ez zen ageri Zelanda Berri-ko lurrik.

Pentsatuko duzue zenbaiteraino aspertuko ziren gure bidaiariak.

Emakumeak, noizbehinka, untzi gainera igotzen ziren; gizonek berriz, alde batetik bestera pasatzen zuten denbora, lurra noiz azalduko itsasora begira.

Glenarvan beti bere katalaiuekin untzi gainean hezurretaraino bustirik.

- Aspaldi azaldu behar zuen lurrak - esan zuen, Mangles-ek.

- Ez nabil lurraren bila, Duncan-en bila nabil.

- Inguru honetan ibiliko da eta aurkituko dugu, ziur nago.

- Duncan-ek erasoko bagintu ez genuke ihes egiterik izango.